Euskaraz Eta Kitto Songtext
Songtext powered by LyricFind
Herri baten izate maila
Gorpu batentzako bihotza
Nortasun agiri dugu hizkuntza. Euskeraren zapalkuntza
Behar du norbaiten laguntza
Guztion artean aurrera bultza
Zertarako da gehio?
Euskaraz eta kitto
Espainiar edo frantsesak gu ez gera
Harro esan goizetik gauera
Noizko bildu euskaldun guztiok batera?
Herriaren zapalkuntza
Behar du norbaten laguntza
Guztion artean aurrera bultza
Gaurko egoera hauxe xelebrea da beraz.
Harritzen naiz guraso askoren joeraz
Kalean gora euskadi etxean erderaz
Hizkuntzak asko dira mundu zabalean
Bat behintzat gorde dezagun modu apalean
Amak erakutsia bere magalean.
Songtext powered by LyricFind